Gabonetan, angura gastronomiaren ikur bat....
Garai honetan zenbait jatetxeetan eta etxe gutxi
eta pribilegiatuen platereetan dastatzeko aukera izango duten arren artikulu
xume honen bidez aingiraren egoera tamalgarria gogoraraztera gatozkizue.
Antzinean bere ugaritasuna zela eta, animalia bitxi eta preziatu hau “txerri jana”
deitzen omen zuten , gaur egun, ordea, pairatzen ari
den egoera oso kezkagarria dela esan genezake, izan ere, Europako aingira
arriskuan dagoen espeziea da, eta giza jarduerek eragindako presio askoren
mende dago.
Espezie migratzailea.
Arrain
anfialino hori Mauritaniaren eta Artikoko zirkulu polarraren arteko ur gezatan
eta ur gazietan bizi da bere ziklo biologikoak irauten duen artean.
Helduak itsasoan
ugaltzen dira (ustez Sargazoen itsasoan), eta han zabaltzen diren arrautzak
gure kostaldera iristen dira Golkoko korronteak bultzatuta, jadanik angula
bilakatuta. Angula ibaian gora joaten da eta aingira bilakatzen da.
Bertan
ornogabeez eta arrainez elikatzen da, helduarora iritsi arte eta berriro
itsasora ugaltzeko xedez migratu arte, Aingirak kalitate eskaseko urak jasaten
ditu eta Gipuzkoako arro guztietan dago, nahiz eta azkeneko hamarraldietan
gainbehera egin duen mundu osoan.
Gaur egun, arriskuan dagoen espeziea da; horregatik,
ezinbestekoa da haren ingurunean eta ugaritasunean gizakiak eragiten dituen
inpaktuei buruzko jakintza garatzea espezie hori berreskuratzeko eta babesteko.
Giza
jarduerak espeziean dituen inpaktuak..
(Baia esperando a su angulero a la orilla de la ría del Deba. Foto: Diego Mendoza)
Arrantzale amateurrek edo profesionalek ibaietan
eta estuarioetan egin izan duten eta egiten jarraitzen duten arrantza eta isileko arrantza ere aingiraren populazioa
murrizten duten faktoreak dira.
(Baia eta txalupa, txanela, Deba ibaian. Argazkia: Javi Castro)
Gaur egun Gipuzkoan ematen diren 180 bat lizentzietatik 140 bat Debakoak dira.
Babesaren beharra
Espeziearen etorkizuna ziurtatzeko, ustiapena baliabidearen gaitasunetara hobeto egokitu behar da eta isileko arrantzaren aurka eraginkortasun handiagoz borrokatu behar da, estuario batzuetan garrantzi handiko jarduera paraleloa eta ezkutukoa baita.
Angularen arrantza jarduera tradizionala
Historian zehar Euskal
Herria izan da angula, aingiraren kumea, gehien arrantzatu eta kontsumitu duen
lurraldea eta damagun historia horretan Debako estuarioak paper berezi bat jokatu izan du, zalantzarik gabe.
Angularen arrantza jarduera tradizionala da eta mende askoan zehar garatu da. Angulak harrapatzen zituztenei angulero deitzen hasi zitzaien.
Kalaleku hauek ondare kultural gisa izendatuak izan behar ziren.
Suntzituak ez izateko.
Anguraren arrantza Deba ibaian, testigantzak. (La pesca de la angula en el río Deba, testimonios)
Angularen arrantza jarduera tradizionala da eta mende askoan zehar garatu da. Angulak harrapatzen zituztenei angulero deitzen hasi zitzaien.
(Ilustrazioa: DEBA ALDIZKARIA. Julen)
(Ilustrazioa: Anguleroa kalalekuan. Egilea: Treku)
Anguleroak ibaiertzetik joaten ziren, egurrezko bahea eta argiontzia
hartuta. Deban, txalupetan baino, "kalalekuak" erabili izan dira batez ere eta, hain zuzen sistema hau izan da bertako anguraren arrantza tradizionalaren bereizgarritasuna, Gipuzkoako beste arro guztiekin aldaeratuz. Kalaleku hauek ondare kultural gisa izendatuak izan behar ziren.
Suntzituak ez izateko.
Anguraren arrantza Deba ibaian, testigantzak. (La pesca de la angula en el río Deba, testimonios)
(Texto copiado del artículo escrito por Javi Castro para la Revista Deba)
Durante las noches de luna nueva, entre los meses de
noviembre a abril de cada año, aprovechando la subida de la marea, las angulas
buscan el agua dulce y los nutrientes de los ríos remontando la corriente a una
velocidad del orden de 1 km/mes. Nada se sabe del porqué de su extraño
movimiento, fruto de una migración genética, cuya influencia lunar es
sintomática pero nada clara. Luz, temperatura, movimiento de mareas, agua
dulce, turbidez de los fondos, nutrientes, etc…. todos estos factores pueden
tener un cierto peso específico en el pequeño cerebro de estos diminutos
animales, el caso es que regresan siempre al lugar de donde nació su madre hace
años, como si de una cigüeña marina se tratara. Extraños y caros seres,
escurridizos y enigmáticos animales, una noche se pesca medio kilo y a la noche
siguiente, manteniendo las mismas condiciones, desaparecen por arte de magia.
En el Pais Vasco la primera noticia escrita y
conocida es del año 1804, en el río Deba, gracias a un acta de defunción
extraída del archivo inédito de la iglesia de San Andrés de Astigarribia en
Mutriku (Revista Deba nº 14, pág. 59).
<<El veterano angulero Agustín Aramberri, del caserio
“Torre”, manifestaba que alrededor del año 1925 se pescaban angulas en el
tramo del río cerca de su caserío, término municipal de Mutriku, entre los
meses de septiembre y junio. Más tarde, a mediados del siglo XX, se pescaban
entre noviembre y abril y posteriormente se ha ido reduciendo el periodo de
pesca, la cantidad de kilos por temporada y también los lugares en donde se
llevaba a cabo>>.
Antiguamente las angulas
subían hasta Sasiola, a cinco kilómetros de la desembocadura del Deba y los
baserritarras de “Bekoetxe”, “Antzuitxa Goikoa” y “Bekoa”, “Lasao”, “Irurein” y
“Jáuregui”, pescaban en su entorno, mientras que ahora se ven obligados a bajar
cerca de la desembocadura.
Según testimonio de Ramón Beitia Osa (Deba, 1924), pescador de angulas desde su juventud y
considerado como uno de los anguleros más cualificados del río Deba, << las
noches que subían grandes cardúmenes por el río, el angulero situado más abajo,
que las detectaba el primero, gritaba a sus compañeros: “badator errua”. Las
angulas nadan formando gruesas hileras, que se asemejan en su forma a las
raíces de un arbol o a los tentáculos de pulpo, y que en euskera se le
denominan “erro”>>.
Aunque las referencias no
son exactas, puede evaluarse que en el río Deba, en los años treinta del siglo
XX, se pescaban diez mil kilos de angulas en cada temporada. Algunas pescas
singulares han quedado en el recuerdo, como la que dicen que realizó Francisco
Beitia, “Atzapar”, que “la noche de Navidad del año 1915, capturó siete arrobas
(87,50kgs.)”.
(Ainguraren kriaderua. Irarrazabal baserria. Deba. Argazkia: Diego Mendoza)
Egungo egoera.
Itsasoa
Ikertzeko Nazioarteko Batzordeak aingira europarrari buruz eman duen irizpen
zientifikoaren arabera, aingira-kopurua segurtasuneko muga biologikoetatik
kanpo dago eta arrantza egun ez da modu jasangarrian egiten. Horregatik, bada,
aingira europarra berreskuratzeko neurriak ezarri dituen Kontseiluaren 2007ko irailaren 18ko 1100/2007 (EE) Erregelamenduan xedatu
da, aingira europarra berreskuratzeko behar-beharrezkoa dela eskualdeetako eta
tokiko baldintzei egokitutako kudeaketa-planak eratzea.
Eusko
Jaurlaritzak, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiekin bat, eta aditu
zientifikoen eta angula-arrantzaleen beren laguntzarekin, Euskal Autonomia
Erkidegoan Aingira Europarra Berreskuratzeko Kudeaketa Plana idatzi du.
(http://www.mapama.gob.es/es/pesca/temas/planes-de-gestion-y-recuperacion-de-especies/plan_de_gesti%C3%B3n_anguila_Pa%C3%ADs_Vasco_tcm7-213948.pdf)
Bada garaia Aingiraren Kudeaketa Planari ekiditzeko. Noizko Kudeaketa Plan bat Deba ibaiarako?
Ya es tiempo de poner en marcha el PLAN DE GESTION DE LA ANGUILA. ¿Para cuándo un plan para el río Deba?
EAE-an Aingira Berreskuratzeko Kudeaketa Planaren puntu
garrantzitsuak:
- Angula europear aingira gaztea da 12 zentimetro baino gutxiago tamainarekin.
- Debekatuta dago 12 zentimetro baino gehiago duten Europako aingirak harrapatzea EAEko barne uretan.
- Arrantza denboraldia: azaroaren 15tik urtarrilaren 31ra
- Gehieneko arrantza. Gehienez 2 kg arrantzale bakoitzeko (bai lurretik bai ontzitik).
- Kontuan harturik Eusko Jaurlaritzak inplimentatutako baimen sistema egokia dela espeziearen stockarentzat, metodo oso eraginkorra baita, arrantzaleek kala erabiltzea arautzeko eta, ondorioz, arrantza ahalegina kontrolatzeko; denboraldi honetatik hara, lehorretik angula harrapatzeko baimena aurreko denboraldiren batean baimena izan duten arrantzaleei emango zaie.
Arrantza-denboraldia
2016-2017 denboraldia: 2016ko azaroaren 15tik, 2017ko urtarrilaren 31ra.
Kupoa
Arrantzale bakoitzak, gehienez 2 kg harrapatu ahalko ditu egunean (hala lehorretik nola itsasontzitik)
Informazio
gehiago:
http://www.azti.es/wp-content/uploads/2014/05/5.AngularenbidaisinestezinaEstiDiazAZTI.pdfhttp://www.azti.es/es/recang-recuperando-la-anguila-desarrollo-de-herramientas-cientifico-tecnicas-para-la-implementacion-de-planes-de-gestion-en-las-cuencas-europeas-2/
Artikulo honen motibazioa / Xedea: Deba ibaiak, Gipuzkoa lurraldeari dagokionez, gaur egun Anguraren arrantzaren %80a jasaten ari denez, espezie hau berreskuratzeko, ez galtzeko, Kudeaketa Plan bat beharko lukeela iruditzen zaigu Debanaturan.
Hala izan dadila!

















