martes, 18 de agosto de 2015

Gure Etxe Txikiaren "zaindariak"

"Gure etxe txikia, ingurunea eta zu" proiektuaren baitan, ingurumen-auzolanaren programa bat martxan jarri nahi dugu Debabarrenean: Hauek izango lirateke programaren ekimenak:
1. Landare inbaditzaileen deuseztapena eta bertako landaretzaren landaketa Deba ibaiko itsasadarraren paduretan eta Ibai-ertzetan.
Horretarako, herritarrekin AUZOLANAK eraman nahi dugu aurrera. Lehendabiziko auzolan-egunaren hitzordua, Irailaren 13an izango da, beraz, gure ingurunearen alde lan egiteko prest baldin bazaude, zatoz, itxarongo zaitugu!.
Zein izango den helburu? Ba, bertako landare inbaditzaileak inguruneari eragiten dizkioten arazoa erakustea eta, bide batez, Fallopia japonica landare inbaditzailea kentzeko auzolanean burutzea. Honetaz gain, egun horretan, zuhaitz gutxi batzuk landatzeko aprobetxatuko dugu gure ibaia osasuntsuago izan dadin.
2. Zure txokoa adoptatu! auzolanezko kanpaina. Mendiko bide-zidorren, erreken, gure paisai sozialaren txoko eta bazter naturalaren zaintzaileak. “Gure bazterren-zaindarien auzolanak” lelopean, gure bazter naturalen garbiketari eta zaintzari (lurraldearen bazter baten adopzioaren bidez) ekingo diogu. Horrela, herritarren laguntzaz eta, bereziki, zenbait elkartekin elkarlana bultzatuz, gure eskualdean auzolanak antolatu nahiko genuke. Beraz, interesatzen bazaizu jar zaitezke gurekin harremanetan.
3. Honetaz gain, “Zure txokoa adoptatu” lelopean. ikastetxeei INGURUMEN-AUZOLANAREN programa honetan parte-hartzeko gonbidatzea nahi ditugu, ikastetxean bertan edota gertu duten txoko naturalaren bat adoptatzeko eta berez zaintzaz ardura hartzeko.
ANIMA ZAITEZTE!

No hay comentarios:

Publicar un comentario