“GURE ETXE TXIKIA”, INGURURUNEA ETA ZU izenarekin, Deba eta bere eskualdeko, Debabarrena, inguruetan ingurumenaren arloko heziketa, informazioa, ezagutza, borondatezko lan, partaidetza eta sentsibilizazioa hobetzeko blog bat da.
lunes, 31 de agosto de 2015
"Gure Etxe Txikia, Ingurunea eta Zu" proiektuaren hezkuntza eskaintza
DEBABARRENAKO IKASTETXEEI ZUZENDUTAKO INGURUMEN HEZIKETAKO KANPAINEAN PARTE HARTU NAHI?
“GURE ETXE TXIKIA”, INGURURUNEA ETA ZU" izenpeko proiektu honek, Deba eta bere eskualdean, Debabarrena, ingurumenaren arloko heziketa, informazioa, ezagutza, borondatezko lan, partaidetza eta sentsibilizazioa hobetzeko jardueren proiektuaren abiaratzearen berri ematea du helburu. Proiektu hau Debanatura elkarteak urtean zehar antolatutako ekimenei jarraipena eman nahian, urritik bukeratik azaroaren bukaera bitartean bere azken txanpa gauzatuko du.
“Gure Etxe Txikia, Ingurunea eta Zu” proiektu hau Debanatura Ingurumen heziketako eta Jasangarritasunerako Elkarteak bultzatutako ekimena da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako Departamenduak lagundutako proiektu bat izanik.
NORI ZUZENDUTA DAGOEN
“Gure etxe txikia, ingurunea eta zu" proeiktuaren barruan, 2014-2015 ikasturtearen bukaeran eta, batez ere, 2015-2016 ikasturte berriaren lehenengo hiruhilabetean,Debabarrenako ikastetxeetako L.H-ko 3.zikloaren eta D.B.H-ko 1go zikloaren ikasleei zuzendutako INGURUMEN HEZKUNTZAko programa bat eskaini nahi da.
HELBURUAK
Debabarrena eskualdeko ikasleak orokorrean, “gure etxe txikia-k” dituen ingurumen-arazoekiko (kutsadura, espezie inbaditzaileak, ibaien egoera, etab.) kontzientziatu, ezagutarazi eta duen eraginaz jabetzeko eta horiei aurre egin eta konpontzeko herritarren inplikazioa ahalbidetzen duten jarduerak diseinatu eta aurrera eraman.
- Parte-hartzaileei gure inguruneari buruzko informazioa eman, berari buruzko ezagutzak handitzeko. - Natur eta paisai sozial guneen erabilera eta gozamen onuragarriak bultzatu, partehartzaileek berari buruz duten balorea handitzeko. - Interdisziplinarki, bertako natura, ingurumena eta kulturaren irakaskuntza bultzatzea, sentsibilizazio eta errespetu jarrerak sustatuz.
EKINTZAK
“Gure etxe txikia, ingurunea eta zu”, ikasleei zuzendutako heziketa eta ingurumen sentsibilizazio kanpaina honek, hain zuzen, unitate didaktikoak, ingurumen tailerrak, irteera tematikoak eta zure txokoa adoptatu izenpeko ekimenak aurreikusten ditu.
HEZKUNTZA ESKAINTZA
o Unitate didaktikoak-liburuxkak eta ingurumen tailerrak:
1. Paisaia eta zu
2. Ibaia eta zu
3. Basoa eta zu
4. Mendiak eta zu
o Gure etxe txikiaren natur-irtenaldi tematikoak; maite ditut, maite gure bazterrak. Ingurumen tailerrentzako sortuko den material didaktikoarekin uztartuko liratekeen irteerak:
1. Paisai soziala (paisaia eta zu)
2. Deba Ibaiaren ahotsa. (ibaia eta zu)
3. Zuhaitzen hitza, baso magikoak (basoa eta zu)
4. Mendiz mendi, gure antzinaren bila (mendiak eta zu)
OHAR GARRANTZITSUA: izena emateko edota eskaerak egiteko epea Azaroaren 15an amaitzen du.
Ekintza guztiak dohainik izango dira.
Zuen parte hartze aktiboa espero dugu ilusioz beteriko proiektu honek garapen on bat izan dezan.
miércoles, 26 de agosto de 2015
martes, 18 de agosto de 2015
Gure Etxe Txikiaren "zaindariak"
"Gure etxe txikia, ingurunea eta zu" proiektuaren baitan, ingurumen-auzolanaren programa bat martxan jarri nahi dugu Debabarrenean:
Hauek izango lirateke programaren ekimenak:
1. Landare inbaditzaileen deuseztapena eta bertako landaretzaren landaketa Deba ibaiko itsasadarraren paduretan eta Ibai-ertzetan.
Horretarako, herritarrekin AUZOLANAK eraman nahi dugu aurrera. Lehendabiziko auzolan-egunaren hitzordua, Irailaren 13an izango da, beraz, gure ingurunearen alde lan egiteko prest baldin bazaude, zatoz, itxarongo zaitugu!.
Zein izango den helburu? Ba, bertako landare inbaditzaileak inguruneari eragiten dizkioten arazoa erakustea eta, bide batez, Fallopia japonica landare inbaditzailea kentzeko auzolanean burutzea. Honetaz gain, egun horretan, zuhaitz gutxi batzuk landatzeko aprobetxatuko dugu gure ibaia osasuntsuago izan dadin.
2. Zure txokoa adoptatu! auzolanezko kanpaina. Mendiko bide-zidorren, erreken, gure paisai sozialaren txoko eta bazter naturalaren zaintzaileak. “Gure bazterren-zaindarien auzolanak” lelopean, gure bazter naturalen garbiketari eta zaintzari (lurraldearen bazter baten adopzioaren bidez) ekingo diogu.
Horrela, herritarren laguntzaz eta, bereziki, zenbait elkartekin elkarlana bultzatuz, gure eskualdean auzolanak antolatu nahiko genuke. Beraz, interesatzen bazaizu jar zaitezke gurekin harremanetan.
3. Honetaz gain, “Zure txokoa adoptatu” lelopean. ikastetxeei INGURUMEN-AUZOLANAREN programa honetan parte-hartzeko gonbidatzea nahi ditugu, ikastetxean bertan edota gertu duten txoko naturalaren bat adoptatzeko eta berez zaintzaz ardura hartzeko.
ANIMA ZAITEZTE!
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)








