“GURE ETXE TXIKIA”, INGURURUNEA ETA ZU izenarekin, Deba eta bere eskualdeko, Debabarrena, inguruetan ingurumenaren arloko heziketa, informazioa, ezagutza, borondatezko lan, partaidetza eta sentsibilizazioa hobetzeko blog bat da.
AURKEZPENA
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Ingurumen alorrean jarduerak egiten dituzten elkarteei zuzendutako dirulaguntzen deialdian, ingurumeneko gaiei buruzko heziketa, informazioa, ezagutza eta sentsibilizazioa hobetzeko jarduerak burutzeko, eta, hartara, ingurumena zaindu, babestu edo berreskuratzeko lanak egiteko, “GURE ETXE TXIKIA, INGURUNEA ETA ZU “ proiektua aurkezten dugu.
“Gure Etxe Txikia, Ingurunea eta Zu” proiektu hau Debanatura Ingurumen heziketako eta Jasangarritasunerako Elkarteak bultzatutako ekimena da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako Departamenduak lagundutako proiektu bat izanik.
“GURE ETXE TXIKIA” metafora bat da. Gure etxe txikia gure etxe handira eramaten gaitu, izan ere, gure Planetak pairatzen ari den egoera ikuspegi global batetik aztertzen badugu ere, hobeto ulertzeko eta berarekiko begirune handiagoa izateko ezinbestekoa da tokian tokiko ikuspegi batetik abiatzea.
Hemen, guretzat, munduak Gipuzkoa hartzen duen izena, Euskal Herrian, bertan daukagu gure etxe txikia. Izarraitz, Arno eta Karakate-Irukurutzeta balkoien artean, Deba ibaia dugu korridore, eta ate handi bat Kantauri Itsaso aldera, zerumuga eskuraezinari begira.
Batzuetan, gure etxe txikia Debabarrena eskualdearen mugen gainetik hedatzen da; beste batzuetan, aldiz, handiegi izaten dugu, gure etxe handia, hau da Gure Planeta, Lurra, alegia.
(Aixolako urtegia)
(Aixolatik Durangalderuntz)
Toki hau geure etxea dugu, eta gu, haren barruan (Lur Planetaren barruan alegia), etxearen zati gara. Gure paisai hau beti, etengabe, aldatzen ari da.
Paisaia sozial honetan igarotzen dugu gure bizitza, elkarri eraginez, izan ere, etxe hau ez dugu agertoki huts, zerbait kanpokoa, baizik eta gure historia pertsonaletan, bizitzan, parte hartzen duen eragile garrantzitsua.
Natura eta Gizakia, deritzogun Paisaia soziala inoiz ez da guztiz objektiboa , subjektiboa ere bada; gure etxe-paisaia istorioz beterik dago: pertsona, familia eta giza-taldeen istorioez osaturik, eta gure identitatearen osagai dugu.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)











No hay comentarios:
Publicar un comentario