ZURE TXOKOA ADOPTATU!

Gure etxe txikiaren zaindariak, ingurumen-auzolanaren programa abian! Lehenego urtez,"Gure etxe txikia, ingurunea eta zu" proiektuaren barruan, Debabarrenako adina desberdinetako herritarrak espazio amankomun bat garbitzeko, atontzeko edota berreskuratzeko kanpaina bat abian jarri dugu.
Debabarrenean guztion artean (eta guztiontzat) ikasteko espazioak sortzen eta hazten lagunduko digun hezi-ekintza komunitario bat da auzolana, gure ingurunea zaintzeko tresna bilakatuz. Elkartasunean lan egiteak ematen duen gozamenean murgiltzeko aukera da, galdu samar dagoen ohitura denez. Horrela, gure eskualdeko herritarrei zein elkarteei zuzendutako auzolanen deialdietan parte hartzeko gonbidapena luzatuko diegu. Aldi berean, egitasmo hau aurrera eramateko herritarren parte-hartzea ezinbesteko izango denez, gur eskualdeko herrietara hurbilduko gara bertako jendearekin biltzeko asmoarekin, eta herri bakoitzean auzolan-egunak elkarlanean antolatzeko. Laster zuekin jarriko gara harremanetan, adi egon!

No hay comentarios:

Publicar un comentario