martes, 1 de noviembre de 2016

Zirauna batekin egin dugu topo Lasturren


  • Zirauna, suge batekin konfunditu ohi den sugandilla gaixoa

    Pasa den astean, Lasturko kanaleko bidean zirauna honekin egin genuen topo. Zirauna izenaz denok txikitatik ezagutu izan dugun animalia litzateke, eta oso arrunta da gure belazeetan, kondairaz betetako animalia hau. 
  • Artikulu xume hau idaztera animatu izan gara animalia bitxi honen gainean dagoen ezjakinduria eta sineskeriak behinik betiko erabat baztertzeko.
     
  • Arriskua dagoenean isatsa galdu dezake, eta berriz haziko zaio, sugandillari bezala. Zirauna da gure belazeetan gehientsuena ikusten den narrastia, suangillaren familiakoa, eta bista onekoa, jende askok besterik uste izan arren. Kondairak dio, jainkoak galdera egin ziela sugeari eta ziraunari: «hik zeini egingo diok koska?» eta sugeak erantzun, «kalterik egiten ez badit, inori ez»; eta ziraunak, berriz, «nik, ikusten dedan guztiari». Hargatik, jainkoak itsua egin omen zuen. 

    Belarronduaren azpian, gozo
    Belarra ontzen aritu denak badaki, seguru xamarra dela belar haren azpian ziraunaren bat ikustea. Odol hotzekoa hau ere, eta gozo bila joango da eguzkiak onduko duen belar moztuaren azpira. Baserrita­rrek oso dute ezaguna, eta askok maite dute, kalte baino onura gehiago dakarkiela badakitelako. Hala ere, baserritar lagun batek dion bezala, «makina bat eskobare hortza hau­tsiak izango dira zirauna jo nahian». Karakolak eta bareak harrapatuko ditu erruz, eta txitxare eta bestelako zomorroak ere bai. Sugearen itxura izatea ez da bere aldekoa, ihesean ibili beharko du normalean, bere azal distiratsuak ondo nabarmentzen duen arren. Kukuak ziraba jale amorratuak dira hainbat baserritarrek diotenez, baina arrisku horiek guztiak izanagatik, oraindik ugari da gure bazterretan.
    Beraz, badakizue, zain dezagun gure Zirauna laguntxoari, ez akatu!