“GURE ETXE TXIKIA”, INGURURUNEA ETA ZU izenarekin, Deba eta bere eskualdeko, Debabarrena, inguruetan ingurumenaren arloko heziketa, informazioa, ezagutza, borondatezko lan, partaidetza eta sentsibilizazioa hobetzeko blog bat da.
lunes, 7 de septiembre de 2015
Irailaren 12an, landare inbaditzaileak deusezteko auzolana Debako itsasadarrean, zatozte!
Gure etxe txikiaren zaindariak, ingurumen-auzolanaren programa bat antolatu da.
Lehenengo hitzordua, datorren Irailaren 13an izango da, Landare inbaditzaileen deuseztapena eta bertako landaretzaren landaketa egiteko auzolana antolatu dugularik, Deba ibaiko itsasadarraren paduretan eta Ibai-ertzetan.
Bertako landare inbaditzaileak inguruneari eragiten dizkioten arazoak azaltzeaz gain, Fallopia japonica landare inbaditzailea kentzeko auzolan-egun hau antolatzea nahi izan dugu.Honetaz gain, egun horretan, zuhaitz gutxi batzuk landatzeko aprobetxatuko dugu ere ibaiertzeko berezko landaretzaren ingurumen kalitatea hobetzeko helburuz.
Zuen laguntza ezinbestekoa izango da, beraz, anima zaitezte!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

No hay comentarios:
Publicar un comentario