domingo, 1 de abril de 2018

Antsar bitxi bat Debako paduretan

Ikusi makusi Debako paduretan. Birding Geoparkea.



Azken egunotan, inoiz behatu izan dugun antsar beltz bat, hain zuzen Branta Musubeltz, bakarti bat aritu da Debako itsasadarraren inguruetan. Ezustekotan, antzar bitxi hau Debako paduretan agertu da eta, antza denez, gure laguntxoak atsegiten duen parajea da. 





Itsasbera dagoenean, agerian gelditzen diren gune zabal basatsuetan janari bila ibiltzen da eta orduan argazkiak ateratzea nahiko erraza izaten da, argazki kamara on batekin noski, nahiz eta gugan mesfidantza baduela igarri.


Baina, ziuraski, denok buruan duzuen galdera honako hau izango da, baietz, zera da, nondik agertu da? ala, nongoa izango ote da?


(Branta berniclaanatidae familiako hegaztia da, eta Artiko Zirkuluaren inguruan bizi da ( kumatzen da) eta, hegazti migratzailea da. Hiru azpiespezie ditu:
·         Branta bernicla bernicla: Siberian kumatzen da eta neguan Mar del Norte eta Frantziako kosta atlantikoan egoten da.
·         Branta bernicla hrota: Groelandian kumatzen da eta Ingalaterran Negua Ingalaterran igarotzen duena
·         Branta bernicla nigricans, Pazifikoa dena.



Mendebaldeko Europan gehien dabilen subespezieak, Branta bernicla bernicla izenekoak, saihetsak ilunak ditu. Euskal Herrian Branta bernicla hrota subespeziea ere sumatzen da, baina horrek saihets argiak ditu. 
Hau kontutan izanda, Debako Branta Siberiako azpiespeziekoa dela ematen du!
Gure laguntxo berria, heldua da, bere lepoaren azpian dituzten marka zuri nabariak horrela adierazten baitigute.

TamainaTamaina ertaineko antsarra da, 56–61 cm.

Biologia
Branta musubeltzak tundran itsasbazterrean egiten du habia. Hala ere, nahiago ditu estuarioak negua igarotzeko. Espezie hau ia urtero azaltzen da Europako Atlantiar kostaldeetan, neguan batez ere; azaroa eta otsaila bitartean ikusten dira talde handienak. Gehienetan ale solteak edo talde txikiak izaten dira, baina noizbehinka ia berrogeita hamarreko taldeak ere erregistratu izan dira. 

Kopuru handi batek Mendebaldeko Europan igarotzen du negua eta Bizkaiko itsasoaren ertzean benetan gutxi izaten dira.

Euskal Herrian estuarioetako lohizko lautadetan besterik ez da ibiltzen, non beste anatido–espezie batzuekin egoten den, Debako laguntxoa bezala.
Hona hemen, bururatuko litzaizuekeen beste galdera hau, zera da, negukoa bada, zer egingo ote du gure artean apirilean? galduta omen dabil?,hortaz, duela 25 urte, Beltxarga zuriei gertatu zitzaien berdina ote da?


Frantziako Arcachoneko Badiak, mehatxupean dagoen Siberiako azpiespezie honen munduko populazioarik handiena biltzen du, 200.000 ale inguru. Hua dela eta, suposatu daiteke handik helduko zela ez baitago hain urrun.


Elikadura
Landareez baino elikatzen ez den hegazti honek zoostera sp du jateko gogokoena, eta udaberrian, paduretako landare hori urritzen denean, orduan hurbiltzen dira lohi-hondartzetara.



Debako padurak nahiz eta txikiak izan, Bodibertsitatearen gune ezinbestekoak dira, hala adierazten digu Branta musubeltzaren agerpenak.

Padurak zain ditzagun!! Debako padurak Natura 2000 Sareko Garrantzi Komunitarioko Lekuen zerrendan behingoz!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario