“GURE ETXE TXIKIA”, INGURURUNEA ETA ZU izenarekin, Deba eta bere eskualdeko, Debabarrena, inguruetan ingurumenaren arloko heziketa, informazioa, ezagutza, borondatezko lan, partaidetza eta sentsibilizazioa hobetzeko blog bat da.
miércoles, 28 de octubre de 2015
AZAROAK 7 eta 8, Zure txokoa adoptatu! auzolanezko kanpainean parte hartu nahi?
Zure txokoa adoptatu! auzolanezko kanpaina.
Mendiko bide-zidorren, erreken, gure paisai sozialaren txoko eta bazter naturalaren zaintzaileak izatea gustatuko litzaizukeela? ba, adi orduan, izan ere, AZAROAren 7 eta 8an, bi auzolan-eguna antolatu ditugu.
“Gure bazterren-zaindarien auzolanak” lelopean, gure bazter naturalen garbiketari eta zaintzari (lurraldearen bazter baten adopzioaren bidez) ekingo diogu.
1. Lehenengo hitzordua: AZAROAK 7, LARUNBATA, 10:00etik 14.00etara bitartean, “Gure etxe txikia, ingurunea eta zu” proiektuaren baitan, ingurumena zaintzeko Auzolan txiki bat ospatuko dugu Itziarko Industrialdetik Etsaiz baserrira aldean.
Debanaturak, Itziartik Andutzerako bide zaharraren garbiketa bultzatuko du auzolanaren bitartez. Gure helburua ez da garbiketara mugatzen, ezagutarazi eta bide batez, ingunearekiko errespetua eta naturarekin, hain zuzen, baso-ondarea eta paisai sozialarekin loturak lantzeko tresna bilakatu nahi dugu bide hau, auzolanaren usadioa berreskuratzeak duen garrantzia baztertu gabe.
Itziarko plazatik hasi eta industrialdetik pasata, Andutz magaletik abiatuz, Etsaiz baserriko inguruetara iristen da zaindu nahi den bidea. «Bertatik hamaika Joan etorriak egindakoak dira gure arbasoak, gaur egun oraindik dirauten duten Gaztainondo sendo eta zaharrak ematen zituen fruitu preziatua jasotzera. Herri Bide hori gaur egun ahaztuta dago, sasi eta sastrakaz itxita dago eta herritar askorentzat ezezaguna bilakatua, gainera, hurbil dagoen industrialdetik plastikoak eta zikinkeriak sakabanatuta daude bertan.
Deialdia inguruko herritar orori zuzendua dago, garbiketarako tresneria Debanaturaren kontura izango da eta, hamaiketakoa erebai, herritar bakoitzak bere tresneria eraman dezakeelarik.
Itziarko plazan bilduko gara, 10:00etan, taldeak antolatu eta lana banatuko da.
2. Hitzordua: igandean, AZAROAK 8, 11.00etatik 14.00etara bitartean, “Gure etxe txikia, ingurunea eta zu” proiektuaren baitan, ingurumena zaintzeko Auzolan txiki bat ospatuko dugu Debako itsasadarrean, Lasao bidean, Mutriku.
Eta, lehenengo ordutan, azuzolanari ekiditeko baino lehen, “Deba ibaiaren ahotsa, ibaia eta zu” paseo gidatua egongo da erebai, Debako itsasadarrak gordetzen dituen balioak ezagutu baita duen egoeraz eta, iraganean, izan zuen garrantziaz jabetzeko ere.
Elkartzeko tokia eta ordua: goizeko 9:30 etan, Debanaturaren zentroan
Iraupena: 2 h
Eta, jarraian,... AUZOLANA Deba ibaian!
Lehenego urtez, Debabarrenako adina desberdinetako herritarrak espazio amankomun bat garbitzeko, atontzeko edota berreskuratzeko elkartuko gara. ANIMA ZAITEZTE!!!
jueves, 22 de octubre de 2015
Nuevo CONCURSO FOTOGRÁFICO en Debabarrena, “maite ditut, maite, gure bazterrak”, participa!
Kaixo lagunok!
Dentro del proyecto de educación ambiental impulsado por la asociación Debanatura, “Nuestra Casa Pequeña, tu y el entorno”, con la ayuda del Departamento de Medioambiente y Ordenación Territorial de la Diputación Foral de Gipuzkoa, dirigido a la ciudadanía de Debabarrena, hemos organizado un concurso de fotografía bajo el lema “maite ditut, maite, gure bazterrak”, para que nos mandéis fotos de aquel rincón natural de Debabarrena que más os guste o queráis.
Con el deseo de “Dar una mirada a nuestro entorno”, el propósito de este Concurso de Fotografía es dar a conocer entre todos la Naturaleza de nuestra comarca, Debabarrena.
Sobre todo, para mostrarnos esos rincones curiosos o bonitos vestidos de naturaleza que tenemos en los municipios, barrios, de la comarca de Debabarrena, aquellos rincones que para cada cual sean más bonitos o a los que estemos especialmente vinculados.
Si quieres participar, lee bien las bases del concurso, anímate y envíanos tus fotografías antes del día 9 de Noviembre. Hay premios muy interesantes!
• Nota: no podrán participar fotógrafos profesionales
• TEMAS ( El concurso se divide en cuatro categorías):
1. Naturaleza, fotografías que reúnen la flora y fauna de Debabarrena: bosques, animales, plantas, ...
2. Paisajes socio-culturales: fotografías que muestren los restos tangibles e intangibles que ha ido dejando el ser humano al habitar y explotar los recursos naturales para su supervivencia y desarrollo, así como, de los restos de construcciones ligadas al uso del paisaje que ha hecho el ser humano en nuestra comarca.
3. Naturaleza y Ocio: como la naturaleza tiene una gran presencia en el ocio de los habitantes de Debabarrena, bien sea para ir a pasear, andar en bicicleta, hacer subidas a la montaña, para conocer y mantener nuestras tradiciones y cultura, para estar por estar, para los huertos municipales, etc. también podrán participar fotos de estas temáticas.
4. En la última categoría, hemos querido incluir el tema sobre la belleza y riqueza natural que atesora Debabarrena, “Nuestra Casa Pequeña”, así como los impactos y amenazas que soporta.
• Elección de las fotografías: cada participante elegirá cuatro fotografías como máximo para el concurso, indicando para qué categoría son y poniéndole un título y las enviáis a la dirección de correo electrónico debanatura@hotmail.com antes del día 8 de noviembre (incluido ese día).
A la hora de la elección de las fotos premiadas, se valorará la relación con la temática, originalidad, calidad y su actualización.
No se podrán editar en Photoshop ni en cualquier otro programa informático. En el caso de detectar o sospechar esto, la fotografía quedará fuera de concurso.
• PREMIO:
Se repartirán 4 premios, uno en cada categoria.
- En la primera categoría, la foto premiada obtendrá el “Kit del naturzale”.
- En la segunda categoría, el premio será “un bono-salida en barco de la Ruta del Flysch”
- En la tercera categoría, la ciudadanía elegirá la foto ganadora, una comida para dos personas en un rincón increíble.
- En la última categoría, el ganador obtendrá un bono de compra valorado en 50 euros para comprar productos locales en cualquier establecimiento de su localidad.
• EXPOSICIÓN CIUDADANA “Maite ditut maite gure bazterrak”: del 13 al 15 y del 20 al 22 de noviembre, se realizará una exposición con las fotos presentadas al concurso en la Sala de exposiciones del Palacio Aguirre en Deba y en ella los ciudadanos tendrán ocasión de votar la fotografía que más les guste.
• También se podrá realizar de manera virtual. Estad atentos!
• NOTAS:
Las fotografías presentadas al concurso, sean premiadas o no, quedarán en manos de los organizadores, teniendo derecho a su utilización para publicarlas, siempre y cuando no sea para fines lucrativos y siempre mostrando el nombre del autor o autora.
o La participación en este concurso implica el conocimiento y la conformidad con sus bases.
o Debanatura decidirá acerca de los problemas que no figuren en estas bases y no se podrá recurrir contra su decisión.
Más información y para apuntarse: en el teléfono 695 783 656 o a través del correo electrónico debanatura@hotmail.com
S.O.S. Espezie inbaditzaileei aurre egiteko 2. auzolan-eguna badatoorr!!!
Urriaren 31an, landare inbaditzaileak deusezteko 2. Auzolan-eguna antolatu dugu Debako itsasadarrean, zatozte!
Gure etxe txikiaren zaindariak, ingurumen-auzolanaren programa bat antolatu da. Bigarren hitzordu honetan, datorren Landare inbaditzaileen deuseztapena eta bertako landaretzaren landaketa egiteko auzolana antolatu dugu berriro, Deba ibaiko itsasadarraren paduretan eta Ibai-ertzetan.
Bertako landare inbaditzaileak inguruneari eragiten dizkioten arazoak azaltzeaz gain, Fallopia japonica landare inbaditzailea kentzeko bigarren auzolan-egun hau antolatzea nahi izan dugu berriro, aurreko auzolanari jarraipena emateko helburuz.
Honetaz gain, egun horretan, zuhaitz gutxi batzuk landatzeko aprobetxatuko dugu ere ibaiertzeko berezko landaretzaren ingurumen kalitatea hobetzeko helburuz. Zuen laguntza ezinbestekoa izango da, beraz, anima zaitezte!
jueves, 15 de octubre de 2015
“maite ditut, maite gure bazterrak” ARGAZKI-LEHIAKETA abian jarri da
Kaixo lagunok!
Debanaturak bultzatzuta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamenduaren laguntzarekin, “Gure etxe txikia, ingurunea eta zu” proiektuaren baitan, Debabarrena eskualdeko herritarreei zuzenduta, “maite ditut, maite gure bazterrak” izenburupean, Debabarrenako ingurune naturaletatik gustokoen edo maite duzun txokoen argazki lehiaketa abian jarri da.
'Gure inguruari begirada bat' eman nahian, Argazki Lehiaketa honen helburua Debabarrena eskualdeko natura ezagutaraztea da. Batez ere, Debabarreanko udalerrietan, auzoetan naturaz jantzita ditugun txoko kurioso eta polit horiek ezkututik ateratzea, norberentzat den txokorik politena edota maitatuena.
Parte hartu nahi baduzu, lehiaketaren oinarriak arreta handiz irakurri, anima zaitez eta bidali iezazkiguzu zure argazkiak!
OINARRIAK
• PARTAIDEAK: Lanbidez argazkilariak ez diren zaletu guztiak.
• ARLOA: Digitalean.
• GAIAK: Lehiaketa lau kategoriatan banatuko da:
1. 1go KATEGORIA: Debabarrenako Natura, zure herriko flora eta fauna biltzen duten argazkiak: basoak, animaliak, landareak...;
2. 2. KATEGORIA: Paisai sozio-kulturalak da bigarren taldea, gizakiak bere biziraupenerako naturaren ustiaketarako lagatako aztarnen edota egindako eraikinen argazkiekin: txabolak, baserriak, hesiak, presak..
3. 3. KATEGORIA: natura eta aisia. Bertan, "Debabarrenako biztanleok aisialdian naturak presentzi handia" duenez, pasiaran egiteko, bizikletan txangoa egiteko, goi mendietara igotzeko, tradizio eta ohiturak ezagutzeko, egonean egoteko, herri baratzetarako... edo antzerako argazkiak sailkatu dira.
4. 4. KATEGORIA: Debabarrena, Gure Etxe Txikia, bere edertasun eta aberastasun guztia, baita jasaten dituen kalteak ere, izango da azkenengo gaia.
• ARGAZKIEN HAUTAKETA: partaide bakoitzak, lehiaketan parte hartuko duten lau argazki aukeratu, izenburua jarri eta debanatura@hotmail.com helbidera bidali beharko ditu azaroaren 8a baino lehen (hori barne)
Argazkiak azaroaren 9a baino lehen aurkeztu behar dira Debanatura elkarteko helbideetan eta epaimahaiak hilaren 15an emango du jakitera bere erabakia.
Argazkiak baloratzeko garaian, gaiarekin duen zerikusia, orijinaltasuna, kalitatea eta gaurkotasuna, hartuko dira kontutan.
Argazkiak ezingo dira editatu Photoshop edo antzeko programa informatikoen bidez. Horrelakorik antzemanez gero, parte-hartzailea lehiaketatik kanpo geldituko da.
• SARIAK:
4 sari banatuko dira, 1 gai bakoitzean.
- Lehenengo gaiaren argazkirik onenaren saria naturzale kita izango da,
- Bigarren gaiaren argazkirik onenari saria, 2 lagunentzako bidai-bonua itsasontziz (Flysch-aren ibilbidea)
- 3. gaiari dagokionez, herritarrek emango dute saria, 2 lagunentzako bazkaria leku aparta batean.
- 4. gaiaren saria, irabazlearen herriko bertako produktuak saltzen dituzten edozein establezimendutan gastatzeko 50 €ko bonoa.
• ERAKUSKETA HERRIKOIA: azaroaren 13tik 15era eta 20-22ra, lehiaketako argazkiekin erakusketa osatuko da eta Debako Agirre Jauregian ikusgai egongo da, bertan herritarrek aukera izango dute puntuazioa emateko ( lehiaketaren 3. gaian).
• OHARRAK:
Saritu eta/edo hautatutako argazkiak antolatzaileen esku geratuko dira, eta haiek argitaratzeko eskubide osoa izango dute, beti ere irabazi asmorik gabe erabiliz eta egilearen izena adieraziz.
o Lehiaketa honetan parte hartzeak, oinarri hauek ezagutzea eta onartzea adierazten du.
o Debanaturak erabakiko ditu oinarri hauetan agertzen ez diren arazo guztiak eta haren erabakiaren aurka jotzerik ez da egongo.
Informazio gehiago: 695 783 656 telefono zebakian edota debanatura@hotmail.com
viernes, 2 de octubre de 2015
Udazkenean...Gure etxe txikiaren natur-irtenaldi tematikoak; maite ditut, maite, gure bazterrak:
Lagunok!!!
Honekin batera 2015ko azaroan zehar, “Gure etxe txikia, ingurunea eta zu” proiektuaren baitan, Debabarrena eskualdeko ingurune naturaletatik aurreikusi ditugun azkeneetako irteera gidatuen berri eman nahi dizuegu.
1. Dolmenen ibilbidea: Historiaurreko paisai soziala. AZAROAK 1, igandea
2. Deba ibaiaren ahotsa, AZAROAK 8, igandea
3. Zuhaitzen hitza, baso magikoak. AZAROAK 14, larunbata
4. Mendiz mendi, gure antzinaren bila. AZAROAK 15, igandea
Lagundu mezua zabaltzen.
Anima zaitezte!
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)






