jueves, 22 de octubre de 2015

S.O.S. Espezie inbaditzaileei aurre egiteko 2. auzolan-eguna badatoorr!!!

Urriaren 31an, landare inbaditzaileak deusezteko 2. Auzolan-eguna antolatu dugu Debako itsasadarrean, zatozte!
Gure etxe txikiaren zaindariak, ingurumen-auzolanaren programa bat antolatu da. Bigarren hitzordu honetan, datorren Landare inbaditzaileen deuseztapena eta bertako landaretzaren landaketa egiteko auzolana antolatu dugu berriro, Deba ibaiko itsasadarraren paduretan eta Ibai-ertzetan.
Bertako landare inbaditzaileak inguruneari eragiten dizkioten arazoak azaltzeaz gain, Fallopia japonica landare inbaditzailea kentzeko bigarren auzolan-egun hau antolatzea nahi izan dugu berriro, aurreko auzolanari jarraipena emateko helburuz.
Honetaz gain, egun horretan, zuhaitz gutxi batzuk landatzeko aprobetxatuko dugu ere ibaiertzeko berezko landaretzaren ingurumen kalitatea hobetzeko helburuz. Zuen laguntza ezinbestekoa izango da, beraz, anima zaitezte!

No hay comentarios:

Publicar un comentario