miércoles, 28 de octubre de 2015

AZAROAK 7 eta 8, Zure txokoa adoptatu! auzolanezko kanpainean parte hartu nahi?

Zure txokoa adoptatu! auzolanezko kanpaina. Mendiko bide-zidorren, erreken, gure paisai sozialaren txoko eta bazter naturalaren zaintzaileak izatea gustatuko litzaizukeela? ba, adi orduan, izan ere, AZAROAren 7 eta 8an, bi auzolan-eguna antolatu ditugu. “Gure bazterren-zaindarien auzolanak” lelopean, gure bazter naturalen garbiketari eta zaintzari (lurraldearen bazter baten adopzioaren bidez) ekingo diogu. 1. Lehenengo hitzordua: AZAROAK 7, LARUNBATA, 10:00etik 14.00etara bitartean, “Gure etxe txikia, ingurunea eta zu” proiektuaren baitan, ingurumena zaintzeko Auzolan txiki bat ospatuko dugu Itziarko Industrialdetik Etsaiz baserrira aldean. Debanaturak, Itziartik Andutzerako bide zaharraren garbiketa bultzatuko du auzolanaren bitartez. Gure helburua ez da garbiketara mugatzen, ezagutarazi eta bide batez, ingunearekiko errespetua eta naturarekin, hain zuzen, baso-ondarea eta paisai sozialarekin loturak lantzeko tresna bilakatu nahi dugu bide hau, auzolanaren usadioa berreskuratzeak duen garrantzia baztertu gabe. Itziarko plazatik hasi eta industrialdetik pasata, Andutz magaletik abiatuz, Etsaiz baserriko inguruetara iristen da zaindu nahi den bidea. «Bertatik hamaika Joan etorriak egindakoak dira gure arbasoak, gaur egun oraindik dirauten duten Gaztainondo sendo eta zaharrak ematen zituen fruitu preziatua jasotzera. Herri Bide hori gaur egun ahaztuta dago, sasi eta sastrakaz itxita dago eta herritar askorentzat ezezaguna bilakatua, gainera, hurbil dagoen industrialdetik plastikoak eta zikinkeriak sakabanatuta daude bertan. Deialdia inguruko herritar orori zuzendua dago, garbiketarako tresneria Debanaturaren kontura izango da eta, hamaiketakoa erebai, herritar bakoitzak bere tresneria eraman dezakeelarik. Itziarko plazan bilduko gara, 10:00etan, taldeak antolatu eta lana banatuko da. 2. Hitzordua: igandean, AZAROAK 8, 11.00etatik 14.00etara bitartean, “Gure etxe txikia, ingurunea eta zu” proiektuaren baitan, ingurumena zaintzeko Auzolan txiki bat ospatuko dugu Debako itsasadarrean, Lasao bidean, Mutriku. Eta, lehenengo ordutan, azuzolanari ekiditeko baino lehen, “Deba ibaiaren ahotsa, ibaia eta zu” paseo gidatua egongo da erebai, Debako itsasadarrak gordetzen dituen balioak ezagutu baita duen egoeraz eta, iraganean, izan zuen garrantziaz jabetzeko ere. Elkartzeko tokia eta ordua: goizeko 9:30 etan, Debanaturaren zentroan Iraupena: 2 h Eta, jarraian,... AUZOLANA Deba ibaian! Lehenego urtez, Debabarrenako adina desberdinetako herritarrak espazio amankomun bat garbitzeko, atontzeko edota berreskuratzeko elkartuko gara. ANIMA ZAITEZTE!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario