Batzuk
badakizuenez martxan dago gure lehenengo txorien janlekuak Debako paduretan. Janleku
horietan hegaztientzako jakia jartzen dugu astero; alpistea, kokoak, kakahueteak,
pipak... eta bertatik behatzeko moduan daude.
Kaskabeltzak (carbonero común), Tuntun arruntak (acentor común) gure janlekuak bisitatzen dituzten txoririk ohizkoenetakoak dira.
Bertan
dituzue gure laguna den Izaskunek egun hauetan bere kamararekin harrapatu izan dituen horietariko batzuk. Eta ikusten duzuen moduan “kaskabeltza” jaten harrapatzeko
aukera paregabea aprobetxatu du.
Debanaturan,
espreski erositako janlekuetaz gain, material birziklatuaz janleku gehiago
prestatu izan ditugu.
Horrela, negu sasoian, gure paduretako txorien
espeziei jaki ugari eta elikagarri eskeini ahal izateko.


(Euli-txoria sahatsetan, Tuntun arrunta eta birigarroa adi eta Lertxuntxoa ibai-ertzean)
Horretaz gain, janlekuen gunetik oso hurbil, hegazti ugari ikusteko aukera badago ere.
(Ur oiloa, lezkadian)Eskerrik asko Izaskun Basurko!!
Ezagutu ezazue Debako itsasdarraren bioaniztasuna hegaztien bidez, leku zoragarriak ditugu etxetik oso oso gertu eta!



No hay comentarios:
Publicar un comentario