Debako paduretan mendebaldeko ur-arratoi (Arvicola sapidus) bat behatu izan da, paduretako eta itsasadarraren ingurumen-kalitatea hobetzen ari den seinale
2017ko Hezeguneen Munduko Egunaren ospakizunaren harira...
Debanaturak azken urteotan, Debako itsasadarrean
eta paduretan, neguan burutzen ari den hegazti urtarren erroldarako behaketetan
ezuztekoan ur arratoiaren ale bat ikusi dugu, argazkiak egiteko aukera izan
dugularik ere.
Zalantzarik gabe, sekulako albistea da: Debako
itsasadarra eta paduretako ekosistemen kalitatea hobetzen eta biodibertsitatea
berreskuratzen ari dela adierazten du.
Eusko Jaurlaritzatik 2011n burutu zen azken
azterketan jasotako datuen arabera espeziea desagertutzat jo zuten. Geroztik,
Gipuzkoan aurkitu zen lehenengo alea 2013. urtean Txingudin izan zen.
Gipuzkoan ikertutako puntu guztietana ez omen zen
espezierik ez bere arrastorik hauteman, nahiz eta historikoki espeziearen
arrastoak egon. Hal eta guztiz, ikertzaile batzuk diotenez, aztertu gabeko edo
sakonki aztertu ez ziren euskal kostaldeko hezeguneetan espezie horren biztanleria
txikiak bizirauteko aukera bazegoela.
Debako paduretan, toki zehatza ez dugu argitaratuko, aurkitutako mendebaldeko ur-arratoiaren ale hau garrantzi berezia duela deritzogu. Izan ere, kostaldeko biztanleria txiki horiek bizirik dihardutela adierazten du, eta 2008. urtean Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak Debako padurak berreskuratzeko burutu zuen proiektuaren ostean, azken hamarkadan Debanaturak aurrera eramandako askotariko ingurumen boluntariotzako lanak bermatzen ditu.
Urrakortasuna
Ur-arratoia Arvicolinae azpifamiliako
ohitura erdiurtarreko karraskaria da. Hortaz, lursagu bat da berez, eta ez
arratoi bat. 150 eta 300 gramo artean pisatzen du eta 22-23 zentimetro inguruko
luzera izan dezake (buztana kontuan hartu gabe, 15 zentimetro neurtzera iritsi
baitaiteke). Alboetan ile marroixka du, eta grisaxka sabelean. Hiru urte
inguruko bizialdia du, baina asko lehenengo urtean hiltzen dira. Bizi den
zonalde hezeetan urte osoan zehar aurki daitekeen belar freskoaz elikatzen da
soil-soilik.
Mendebaldeko ur-arratoia urrakor gisa izendatu
dute estatu (Espainiako
Lurreko Ugaztunen Liburu Gorria) zein mundu mailan (IUCNren Zerrenda Gorria). Antza
denez, karraskari erdiurtar hori pixkanaka desagertzearen arrazoiak bere
habitata aldatu eta suntsitu izana dira, batez ere eremu hezeak eta
ur-bazterrak, bai eta paisaia aldatu izana edota nekazaritza-jarduketa
tradizionalak alde batera utzi izana ere.












No hay comentarios:
Publicar un comentario