martes, 6 de febrero de 2018

Birding Debako paduretan. Hegaztiak, Klimaren mezulariak



Hegaztiek klima-aldaketaren berri ematen digute?
 


Debanaturatik, Euskadiko Seo/Birdlife-aren eskutik, "Hegaztiak eta Klima" fenologia programan (klima-aldaketak biodibertsitatean nolako eragina duen aztertzeko abiarazi den boluntariotza-programa) parte hartzen ari gara.
 

Klima-aldagaien eta izaki bizidunen zikloen arteko erlazio aztertzen duen zientzia bezala definitu dezakegu fenologia. Alegia, nola eragiten duen klimak, eta klima-aldaketak, landare eta animalien bizitza-zikloetan.

 


Fenologiak, herrialde bateko hegazti-faunaz hitz egiten denean, oro har, termino horrek lurralde-eremu horretan urte-sasoiren batean ikus daitezkeen espezieen multzoa hartzen du barne. 
 

Hainbat hiletan edo urtetan zehar bildutako datuei esker (hegaztien migrazio datak edo lore eta landareen loratze datak, adibidez), jakin dezakegu urtaro bat aurreratu ala atzeratu egin den, eta klima aldatzen ari ote den ondorioztatu. 

Horregatik, askotan hegaztiak izaten dira klima aldagaien adierazle ezinhobeagoak, denboraren mezulariak alegia.
 
 Urtarrilaren amaiaren aldera Miru beltzaren ale bat Debako itsasadarrean ikusteak harritu ginduen, hegazti migratzailea baita eta hemendik agertzeko oso goiz delako.


 (Ibis-ak Artzabalgo hezegunean, 2015)
Hau dela eta, urte sasoi honetan,  otsailean, naturzaleok eta, hegaztiak maite ditugunok hain zuzen, adi adi ibili ohi gara ea zein izango ote den iritsiko den lehenengo hegazti migratzailea edota hegazti arraroren bat bistaratzen den gure inguruko naturguneetan.
 
Horrela, Debako padurak bezalako bazter naturaletara abiatzen gara gure prismatiko eta argazki-kamararekin.  Hona hemen, azken egunontan Deba inguruan bistaratu ditugun hegaztixak.








Dagoeneko, negua gurean pasatzera datozen hegaztiak, edo lurralde hotzagoetatik beroagoetara guretik pasatzen direnak,  iristen ari dira, izan ere, aurtengo negua oso gogorra izaten ari da.  
 

Negutiarrak
Hori da, esaterako, gure tarinaren kasua. Espezie horrek urritik aurrera iristen hasten dira, eta, negua igarotakoan, martxoa aldera, alde egiten dute. Hegazti-talde horri negutiar deritzo. 

Garai batean, Euskal Herrian kumatzera gelditzen zen, baina silvestrismoak, nekazal bioaniztasun galera, Nekazaritza konbentzonalean erabilzen diren herbizidak direla medio, azken hamarkadetan ez omen da ugaltze garaian inon antzeman.
Tarinak, itsasadarraren paseoan bertan behatzeko aukera izan dugu.

 
Soro berdantza (Escribano soteño) eta Zingira berdantzak (Escribano palustre) negutarrak ere dira gure artean.

 Nolanahi ere Europa iparraldean orain arte izandako  ekaitzaldiek ez omen dute sasoi-ihesaldi berezirik eragin hegaztien artean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario