“GURE ETXE TXIKIA”, INGURURUNEA ETA ZU izenarekin, Deba eta bere eskualdeko, Debabarrena, inguruetan ingurumenaren arloko heziketa, informazioa, ezagutza, borondatezko lan, partaidetza eta sentsibilizazioa hobetzeko blog bat da.
sábado, 12 de diciembre de 2015
GURE ETXE TXIKIA METAFORA BAT DA, una forma de comprender el lugar que habitamos. ¡¡¡Sumate a esta iniciativa!!
"Los sitios culturales y naturales forman el entorno del que los seres humanos dependen psicológica, religiosa, educacional y económicamente. Su destrucción e, incluso, su deterioro, será perjudicial para la supervivencia de nuestra identidad, nuestro país y nuestro planeta. Tenemos la responsabilidad de preservar estos sitios para las futuras generaciones".
Compromiso con el Patrimonio Mundial, Foro Juvenil del Patrimonio Mundial, Bergen (Noruega)
(VER LA PRESENTACIÓN-AURKEZPENA DE ESTE BLOG)
http://gureetxetxikiadebabarrena.blogspot.com.es/p/blog-page_12.html
“GURE ETXE TXIKIA” es una metáfora. Nuestra “Casa pequeña” nos traslada a nuestra “Casa grande”, ya que para tomar conciencia de la situación que está soportando nuestro Planeta, resulta imprescindible partir de una visión más local, más próxima donde, también, vivimos esa problemática ambiental, a pequeña escala podríamos decir.
En este lugar donde el mundo toma el nombre de Gipuzkoa, en Euskalherria, tenemos nuestra Casa Pequeña; entre los balcones de Karakate-Irukurutzeta,
Urko,
Arno
e Izarraitz,
con el río Deba como pasillo natural,
y una puerta grande que mira al horizonte inalcanzable del mar.
Nuestra pequeña casa, a veces, desborda los límites municipales y en otras nos quedan grandes. Este lugar es nuestra casa, Debabarrena, y nosotros habitantes insertos en él, somos parte de la casa.
Es un paisaje en continuo cambio, en transformación permanente, es el paisaje social en el que transcurren nuestras vidas y con el que interactuamos, pues no es un escenario, algo externo, sino un actor que forma parte de nuestras historias.
El Paisaje-casa nunca es objetivo, está cargado de subjetividad, de historias personales, familiares y colectivas y es parte de nuestra identidad.
Por eso, ES NUESTRO DEBER PRESERVARLO COMO LEGADO A LAS NUEVAS GENERACIONES, TAL Y COMO NOS FUE DEJADO A NOSOTROS TAMBIÉN.
martes, 3 de noviembre de 2015
Debabarrenako espezie inbaditzaileen mehatxua, Fauna ezkutua eta landare ezezagunak
Debabarrenako espezie inbaditzaileen mehatxuaren eta fauna ezkutua eta landare ezezaguneen gaineko ezagutza hobetzeko eta sentsibilizaziorako jarduera-programa.
Azaroan zehar, Debanatura elkarteko “Gure etxe txikia, ingurunea eta zu” proiektuaren baitan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz, Debabarrena eskualdeko Naturari buruzko hitzaldiak eta erakusketak osatzen duten egitasmoaren berri eman nahi dizuegu.
Hauek izango lirateke egitarauaren proposamenak:
1. Debababarrena eskualdeko fauna ezkutua eta landare ezezagunen inguruko hitzaldia AZAROAren 13an, ostirala (Mendaron)
2. “Fauna ezkutua eta landare ezezagunak Debabarrenean” Erakusketa, AZAROAren 13-15 eta 20-22 (Mendaron)
3. “Espezie inbaditzaileen mehatxua Debabarrenean” HITZALDIA, AZAROAren 8an, larunbata. (Deba, Kultur Elkartean)
4. “S.O.S. Espezie Exotikoen Mehatxua, adi!! ERAKUSKETA, AZAROAren 6tik 8ra. (Deba, Kultur Elkartean)
Lagundu mezua zabaltzen.
Anima zaitezte!
miércoles, 28 de octubre de 2015
AZAROAK 7 eta 8, Zure txokoa adoptatu! auzolanezko kanpainean parte hartu nahi?
Zure txokoa adoptatu! auzolanezko kanpaina.
Mendiko bide-zidorren, erreken, gure paisai sozialaren txoko eta bazter naturalaren zaintzaileak izatea gustatuko litzaizukeela? ba, adi orduan, izan ere, AZAROAren 7 eta 8an, bi auzolan-eguna antolatu ditugu.
“Gure bazterren-zaindarien auzolanak” lelopean, gure bazter naturalen garbiketari eta zaintzari (lurraldearen bazter baten adopzioaren bidez) ekingo diogu.
1. Lehenengo hitzordua: AZAROAK 7, LARUNBATA, 10:00etik 14.00etara bitartean, “Gure etxe txikia, ingurunea eta zu” proiektuaren baitan, ingurumena zaintzeko Auzolan txiki bat ospatuko dugu Itziarko Industrialdetik Etsaiz baserrira aldean.
Debanaturak, Itziartik Andutzerako bide zaharraren garbiketa bultzatuko du auzolanaren bitartez. Gure helburua ez da garbiketara mugatzen, ezagutarazi eta bide batez, ingunearekiko errespetua eta naturarekin, hain zuzen, baso-ondarea eta paisai sozialarekin loturak lantzeko tresna bilakatu nahi dugu bide hau, auzolanaren usadioa berreskuratzeak duen garrantzia baztertu gabe.
Itziarko plazatik hasi eta industrialdetik pasata, Andutz magaletik abiatuz, Etsaiz baserriko inguruetara iristen da zaindu nahi den bidea. «Bertatik hamaika Joan etorriak egindakoak dira gure arbasoak, gaur egun oraindik dirauten duten Gaztainondo sendo eta zaharrak ematen zituen fruitu preziatua jasotzera. Herri Bide hori gaur egun ahaztuta dago, sasi eta sastrakaz itxita dago eta herritar askorentzat ezezaguna bilakatua, gainera, hurbil dagoen industrialdetik plastikoak eta zikinkeriak sakabanatuta daude bertan.
Deialdia inguruko herritar orori zuzendua dago, garbiketarako tresneria Debanaturaren kontura izango da eta, hamaiketakoa erebai, herritar bakoitzak bere tresneria eraman dezakeelarik.
Itziarko plazan bilduko gara, 10:00etan, taldeak antolatu eta lana banatuko da.
2. Hitzordua: igandean, AZAROAK 8, 11.00etatik 14.00etara bitartean, “Gure etxe txikia, ingurunea eta zu” proiektuaren baitan, ingurumena zaintzeko Auzolan txiki bat ospatuko dugu Debako itsasadarrean, Lasao bidean, Mutriku.
Eta, lehenengo ordutan, azuzolanari ekiditeko baino lehen, “Deba ibaiaren ahotsa, ibaia eta zu” paseo gidatua egongo da erebai, Debako itsasadarrak gordetzen dituen balioak ezagutu baita duen egoeraz eta, iraganean, izan zuen garrantziaz jabetzeko ere.
Elkartzeko tokia eta ordua: goizeko 9:30 etan, Debanaturaren zentroan
Iraupena: 2 h
Eta, jarraian,... AUZOLANA Deba ibaian!
Lehenego urtez, Debabarrenako adina desberdinetako herritarrak espazio amankomun bat garbitzeko, atontzeko edota berreskuratzeko elkartuko gara. ANIMA ZAITEZTE!!!
jueves, 22 de octubre de 2015
Nuevo CONCURSO FOTOGRÁFICO en Debabarrena, “maite ditut, maite, gure bazterrak”, participa!
Kaixo lagunok!
Dentro del proyecto de educación ambiental impulsado por la asociación Debanatura, “Nuestra Casa Pequeña, tu y el entorno”, con la ayuda del Departamento de Medioambiente y Ordenación Territorial de la Diputación Foral de Gipuzkoa, dirigido a la ciudadanía de Debabarrena, hemos organizado un concurso de fotografía bajo el lema “maite ditut, maite, gure bazterrak”, para que nos mandéis fotos de aquel rincón natural de Debabarrena que más os guste o queráis.
Con el deseo de “Dar una mirada a nuestro entorno”, el propósito de este Concurso de Fotografía es dar a conocer entre todos la Naturaleza de nuestra comarca, Debabarrena.
Sobre todo, para mostrarnos esos rincones curiosos o bonitos vestidos de naturaleza que tenemos en los municipios, barrios, de la comarca de Debabarrena, aquellos rincones que para cada cual sean más bonitos o a los que estemos especialmente vinculados.
Si quieres participar, lee bien las bases del concurso, anímate y envíanos tus fotografías antes del día 9 de Noviembre. Hay premios muy interesantes!
• Nota: no podrán participar fotógrafos profesionales
• TEMAS ( El concurso se divide en cuatro categorías):
1. Naturaleza, fotografías que reúnen la flora y fauna de Debabarrena: bosques, animales, plantas, ...
2. Paisajes socio-culturales: fotografías que muestren los restos tangibles e intangibles que ha ido dejando el ser humano al habitar y explotar los recursos naturales para su supervivencia y desarrollo, así como, de los restos de construcciones ligadas al uso del paisaje que ha hecho el ser humano en nuestra comarca.
3. Naturaleza y Ocio: como la naturaleza tiene una gran presencia en el ocio de los habitantes de Debabarrena, bien sea para ir a pasear, andar en bicicleta, hacer subidas a la montaña, para conocer y mantener nuestras tradiciones y cultura, para estar por estar, para los huertos municipales, etc. también podrán participar fotos de estas temáticas.
4. En la última categoría, hemos querido incluir el tema sobre la belleza y riqueza natural que atesora Debabarrena, “Nuestra Casa Pequeña”, así como los impactos y amenazas que soporta.
• Elección de las fotografías: cada participante elegirá cuatro fotografías como máximo para el concurso, indicando para qué categoría son y poniéndole un título y las enviáis a la dirección de correo electrónico debanatura@hotmail.com antes del día 8 de noviembre (incluido ese día).
A la hora de la elección de las fotos premiadas, se valorará la relación con la temática, originalidad, calidad y su actualización.
No se podrán editar en Photoshop ni en cualquier otro programa informático. En el caso de detectar o sospechar esto, la fotografía quedará fuera de concurso.
• PREMIO:
Se repartirán 4 premios, uno en cada categoria.
- En la primera categoría, la foto premiada obtendrá el “Kit del naturzale”.
- En la segunda categoría, el premio será “un bono-salida en barco de la Ruta del Flysch”
- En la tercera categoría, la ciudadanía elegirá la foto ganadora, una comida para dos personas en un rincón increíble.
- En la última categoría, el ganador obtendrá un bono de compra valorado en 50 euros para comprar productos locales en cualquier establecimiento de su localidad.
• EXPOSICIÓN CIUDADANA “Maite ditut maite gure bazterrak”: del 13 al 15 y del 20 al 22 de noviembre, se realizará una exposición con las fotos presentadas al concurso en la Sala de exposiciones del Palacio Aguirre en Deba y en ella los ciudadanos tendrán ocasión de votar la fotografía que más les guste.
• También se podrá realizar de manera virtual. Estad atentos!
• NOTAS:
Las fotografías presentadas al concurso, sean premiadas o no, quedarán en manos de los organizadores, teniendo derecho a su utilización para publicarlas, siempre y cuando no sea para fines lucrativos y siempre mostrando el nombre del autor o autora.
o La participación en este concurso implica el conocimiento y la conformidad con sus bases.
o Debanatura decidirá acerca de los problemas que no figuren en estas bases y no se podrá recurrir contra su decisión.
Más información y para apuntarse: en el teléfono 695 783 656 o a través del correo electrónico debanatura@hotmail.com
S.O.S. Espezie inbaditzaileei aurre egiteko 2. auzolan-eguna badatoorr!!!
Urriaren 31an, landare inbaditzaileak deusezteko 2. Auzolan-eguna antolatu dugu Debako itsasadarrean, zatozte!
Gure etxe txikiaren zaindariak, ingurumen-auzolanaren programa bat antolatu da. Bigarren hitzordu honetan, datorren Landare inbaditzaileen deuseztapena eta bertako landaretzaren landaketa egiteko auzolana antolatu dugu berriro, Deba ibaiko itsasadarraren paduretan eta Ibai-ertzetan.
Bertako landare inbaditzaileak inguruneari eragiten dizkioten arazoak azaltzeaz gain, Fallopia japonica landare inbaditzailea kentzeko bigarren auzolan-egun hau antolatzea nahi izan dugu berriro, aurreko auzolanari jarraipena emateko helburuz.
Honetaz gain, egun horretan, zuhaitz gutxi batzuk landatzeko aprobetxatuko dugu ere ibaiertzeko berezko landaretzaren ingurumen kalitatea hobetzeko helburuz. Zuen laguntza ezinbestekoa izango da, beraz, anima zaitezte!
jueves, 15 de octubre de 2015
“maite ditut, maite gure bazterrak” ARGAZKI-LEHIAKETA abian jarri da
Kaixo lagunok!
Debanaturak bultzatzuta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamenduaren laguntzarekin, “Gure etxe txikia, ingurunea eta zu” proiektuaren baitan, Debabarrena eskualdeko herritarreei zuzenduta, “maite ditut, maite gure bazterrak” izenburupean, Debabarrenako ingurune naturaletatik gustokoen edo maite duzun txokoen argazki lehiaketa abian jarri da.
'Gure inguruari begirada bat' eman nahian, Argazki Lehiaketa honen helburua Debabarrena eskualdeko natura ezagutaraztea da. Batez ere, Debabarreanko udalerrietan, auzoetan naturaz jantzita ditugun txoko kurioso eta polit horiek ezkututik ateratzea, norberentzat den txokorik politena edota maitatuena.
Parte hartu nahi baduzu, lehiaketaren oinarriak arreta handiz irakurri, anima zaitez eta bidali iezazkiguzu zure argazkiak!
OINARRIAK
• PARTAIDEAK: Lanbidez argazkilariak ez diren zaletu guztiak.
• ARLOA: Digitalean.
• GAIAK: Lehiaketa lau kategoriatan banatuko da:
1. 1go KATEGORIA: Debabarrenako Natura, zure herriko flora eta fauna biltzen duten argazkiak: basoak, animaliak, landareak...;
2. 2. KATEGORIA: Paisai sozio-kulturalak da bigarren taldea, gizakiak bere biziraupenerako naturaren ustiaketarako lagatako aztarnen edota egindako eraikinen argazkiekin: txabolak, baserriak, hesiak, presak..
3. 3. KATEGORIA: natura eta aisia. Bertan, "Debabarrenako biztanleok aisialdian naturak presentzi handia" duenez, pasiaran egiteko, bizikletan txangoa egiteko, goi mendietara igotzeko, tradizio eta ohiturak ezagutzeko, egonean egoteko, herri baratzetarako... edo antzerako argazkiak sailkatu dira.
4. 4. KATEGORIA: Debabarrena, Gure Etxe Txikia, bere edertasun eta aberastasun guztia, baita jasaten dituen kalteak ere, izango da azkenengo gaia.
• ARGAZKIEN HAUTAKETA: partaide bakoitzak, lehiaketan parte hartuko duten lau argazki aukeratu, izenburua jarri eta debanatura@hotmail.com helbidera bidali beharko ditu azaroaren 8a baino lehen (hori barne)
Argazkiak azaroaren 9a baino lehen aurkeztu behar dira Debanatura elkarteko helbideetan eta epaimahaiak hilaren 15an emango du jakitera bere erabakia.
Argazkiak baloratzeko garaian, gaiarekin duen zerikusia, orijinaltasuna, kalitatea eta gaurkotasuna, hartuko dira kontutan.
Argazkiak ezingo dira editatu Photoshop edo antzeko programa informatikoen bidez. Horrelakorik antzemanez gero, parte-hartzailea lehiaketatik kanpo geldituko da.
• SARIAK:
4 sari banatuko dira, 1 gai bakoitzean.
- Lehenengo gaiaren argazkirik onenaren saria naturzale kita izango da,
- Bigarren gaiaren argazkirik onenari saria, 2 lagunentzako bidai-bonua itsasontziz (Flysch-aren ibilbidea)
- 3. gaiari dagokionez, herritarrek emango dute saria, 2 lagunentzako bazkaria leku aparta batean.
- 4. gaiaren saria, irabazlearen herriko bertako produktuak saltzen dituzten edozein establezimendutan gastatzeko 50 €ko bonoa.
• ERAKUSKETA HERRIKOIA: azaroaren 13tik 15era eta 20-22ra, lehiaketako argazkiekin erakusketa osatuko da eta Debako Agirre Jauregian ikusgai egongo da, bertan herritarrek aukera izango dute puntuazioa emateko ( lehiaketaren 3. gaian).
• OHARRAK:
Saritu eta/edo hautatutako argazkiak antolatzaileen esku geratuko dira, eta haiek argitaratzeko eskubide osoa izango dute, beti ere irabazi asmorik gabe erabiliz eta egilearen izena adieraziz.
o Lehiaketa honetan parte hartzeak, oinarri hauek ezagutzea eta onartzea adierazten du.
o Debanaturak erabakiko ditu oinarri hauetan agertzen ez diren arazo guztiak eta haren erabakiaren aurka jotzerik ez da egongo.
Informazio gehiago: 695 783 656 telefono zebakian edota debanatura@hotmail.com
viernes, 2 de octubre de 2015
Udazkenean...Gure etxe txikiaren natur-irtenaldi tematikoak; maite ditut, maite, gure bazterrak:
Lagunok!!!
Honekin batera 2015ko azaroan zehar, “Gure etxe txikia, ingurunea eta zu” proiektuaren baitan, Debabarrena eskualdeko ingurune naturaletatik aurreikusi ditugun azkeneetako irteera gidatuen berri eman nahi dizuegu.
1. Dolmenen ibilbidea: Historiaurreko paisai soziala. AZAROAK 1, igandea
2. Deba ibaiaren ahotsa, AZAROAK 8, igandea
3. Zuhaitzen hitza, baso magikoak. AZAROAK 14, larunbata
4. Mendiz mendi, gure antzinaren bila. AZAROAK 15, igandea
Lagundu mezua zabaltzen.
Anima zaitezte!
lunes, 7 de septiembre de 2015
Irailaren 12an, landare inbaditzaileak deusezteko auzolana Debako itsasadarrean, zatozte!
Gure etxe txikiaren zaindariak, ingurumen-auzolanaren programa bat antolatu da.
Lehenengo hitzordua, datorren Irailaren 13an izango da, Landare inbaditzaileen deuseztapena eta bertako landaretzaren landaketa egiteko auzolana antolatu dugularik, Deba ibaiko itsasadarraren paduretan eta Ibai-ertzetan.
Bertako landare inbaditzaileak inguruneari eragiten dizkioten arazoak azaltzeaz gain, Fallopia japonica landare inbaditzailea kentzeko auzolan-egun hau antolatzea nahi izan dugu.Honetaz gain, egun horretan, zuhaitz gutxi batzuk landatzeko aprobetxatuko dugu ere ibaiertzeko berezko landaretzaren ingurumen kalitatea hobetzeko helburuz.
Zuen laguntza ezinbestekoa izango da, beraz, anima zaitezte!
lunes, 31 de agosto de 2015
"Gure Etxe Txikia, Ingurunea eta Zu" proiektuaren hezkuntza eskaintza
DEBABARRENAKO IKASTETXEEI ZUZENDUTAKO INGURUMEN HEZIKETAKO KANPAINEAN PARTE HARTU NAHI?
“GURE ETXE TXIKIA”, INGURURUNEA ETA ZU" izenpeko proiektu honek, Deba eta bere eskualdean, Debabarrena, ingurumenaren arloko heziketa, informazioa, ezagutza, borondatezko lan, partaidetza eta sentsibilizazioa hobetzeko jardueren proiektuaren abiaratzearen berri ematea du helburu. Proiektu hau Debanatura elkarteak urtean zehar antolatutako ekimenei jarraipena eman nahian, urritik bukeratik azaroaren bukaera bitartean bere azken txanpa gauzatuko du.
“Gure Etxe Txikia, Ingurunea eta Zu” proiektu hau Debanatura Ingurumen heziketako eta Jasangarritasunerako Elkarteak bultzatutako ekimena da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako Departamenduak lagundutako proiektu bat izanik.
NORI ZUZENDUTA DAGOEN
“Gure etxe txikia, ingurunea eta zu" proeiktuaren barruan, 2014-2015 ikasturtearen bukaeran eta, batez ere, 2015-2016 ikasturte berriaren lehenengo hiruhilabetean,Debabarrenako ikastetxeetako L.H-ko 3.zikloaren eta D.B.H-ko 1go zikloaren ikasleei zuzendutako INGURUMEN HEZKUNTZAko programa bat eskaini nahi da.
HELBURUAK
Debabarrena eskualdeko ikasleak orokorrean, “gure etxe txikia-k” dituen ingurumen-arazoekiko (kutsadura, espezie inbaditzaileak, ibaien egoera, etab.) kontzientziatu, ezagutarazi eta duen eraginaz jabetzeko eta horiei aurre egin eta konpontzeko herritarren inplikazioa ahalbidetzen duten jarduerak diseinatu eta aurrera eraman.
- Parte-hartzaileei gure inguruneari buruzko informazioa eman, berari buruzko ezagutzak handitzeko. - Natur eta paisai sozial guneen erabilera eta gozamen onuragarriak bultzatu, partehartzaileek berari buruz duten balorea handitzeko. - Interdisziplinarki, bertako natura, ingurumena eta kulturaren irakaskuntza bultzatzea, sentsibilizazio eta errespetu jarrerak sustatuz.
EKINTZAK
“Gure etxe txikia, ingurunea eta zu”, ikasleei zuzendutako heziketa eta ingurumen sentsibilizazio kanpaina honek, hain zuzen, unitate didaktikoak, ingurumen tailerrak, irteera tematikoak eta zure txokoa adoptatu izenpeko ekimenak aurreikusten ditu.
HEZKUNTZA ESKAINTZA
o Unitate didaktikoak-liburuxkak eta ingurumen tailerrak:
1. Paisaia eta zu
2. Ibaia eta zu
3. Basoa eta zu
4. Mendiak eta zu
o Gure etxe txikiaren natur-irtenaldi tematikoak; maite ditut, maite gure bazterrak. Ingurumen tailerrentzako sortuko den material didaktikoarekin uztartuko liratekeen irteerak:
1. Paisai soziala (paisaia eta zu)
2. Deba Ibaiaren ahotsa. (ibaia eta zu)
3. Zuhaitzen hitza, baso magikoak (basoa eta zu)
4. Mendiz mendi, gure antzinaren bila (mendiak eta zu)
OHAR GARRANTZITSUA: izena emateko edota eskaerak egiteko epea Azaroaren 15an amaitzen du.
Ekintza guztiak dohainik izango dira.
Zuen parte hartze aktiboa espero dugu ilusioz beteriko proiektu honek garapen on bat izan dezan.
miércoles, 26 de agosto de 2015
martes, 18 de agosto de 2015
Gure Etxe Txikiaren "zaindariak"
"Gure etxe txikia, ingurunea eta zu" proiektuaren baitan, ingurumen-auzolanaren programa bat martxan jarri nahi dugu Debabarrenean:
Hauek izango lirateke programaren ekimenak:
1. Landare inbaditzaileen deuseztapena eta bertako landaretzaren landaketa Deba ibaiko itsasadarraren paduretan eta Ibai-ertzetan.
Horretarako, herritarrekin AUZOLANAK eraman nahi dugu aurrera. Lehendabiziko auzolan-egunaren hitzordua, Irailaren 13an izango da, beraz, gure ingurunearen alde lan egiteko prest baldin bazaude, zatoz, itxarongo zaitugu!.
Zein izango den helburu? Ba, bertako landare inbaditzaileak inguruneari eragiten dizkioten arazoa erakustea eta, bide batez, Fallopia japonica landare inbaditzailea kentzeko auzolanean burutzea. Honetaz gain, egun horretan, zuhaitz gutxi batzuk landatzeko aprobetxatuko dugu gure ibaia osasuntsuago izan dadin.
2. Zure txokoa adoptatu! auzolanezko kanpaina. Mendiko bide-zidorren, erreken, gure paisai sozialaren txoko eta bazter naturalaren zaintzaileak. “Gure bazterren-zaindarien auzolanak” lelopean, gure bazter naturalen garbiketari eta zaintzari (lurraldearen bazter baten adopzioaren bidez) ekingo diogu.
Horrela, herritarren laguntzaz eta, bereziki, zenbait elkartekin elkarlana bultzatuz, gure eskualdean auzolanak antolatu nahiko genuke. Beraz, interesatzen bazaizu jar zaitezke gurekin harremanetan.
3. Honetaz gain, “Zure txokoa adoptatu” lelopean. ikastetxeei INGURUMEN-AUZOLANAREN programa honetan parte-hartzeko gonbidatzea nahi ditugu, ikastetxean bertan edota gertu duten txoko naturalaren bat adoptatzeko eta berez zaintzaz ardura hartzeko.
ANIMA ZAITEZTE!
viernes, 29 de mayo de 2015
"GURE ETXE TXIKIA, INGURUNEA ETA ZU", proiektu berria Debabarrenean
“Gure etxe txikia eta handia” zaindu nahi duten pertsonen ekimenak
Ingurumeneko gaiei buruzko heziketa, informazioa, ezagutza eta sentsibilizazioa hobetzeko jarduerak burutzeko, eta, hartara, ingurumena babestu edo berreskuratzeko lanak egiteko.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Lurralde Antolaketako Departamenduak bultzatuta, ingurumen alorrean jarduerak egiten dituzten elkarteei zuzendutako dirulaguntzen deialdian, ingurumeneko gaiei buruzko heziketa, informazioa, ezagutza eta sentsibilizazioa hobetzeko jarduerak burutzeko, eta, hartara, ingurumena zaindu, babestu edo berreskuratzeko lanak egiteko, “GURE ETXE TXIKIA”, INGURUNEA ETA ZU PROIEKTUA aurkezten dugu.
“GURE ETXE TXIKIA”, INGURURUNEA ETA ZU izenarekin, Deba eta bere eskualdeko, Debabarrena, inguruetan ingurumenaren arloko heziketa, informazioa, ezagutza, borondatezko lan, partaidetza eta sentsibilizazioa hobetzeko jardueren programa litzateke.
Hau honela izanda, egitasmo honen bitartez, ingurumen-arazoak (kutsadura, espezie inbaditzaileak, ibaien egoera, etab.) ezagutu eta duen eraginaz jabetzeko eta horiei aurre egin eta konpontzeko herritarren inplikazioa ahalbidetzen duten jarduerak diseinatu eta abian jartzeko ekimen desberdin garatuko dira.
Ekimen honek bultzatzen duen beste helburu garrantzitsuenetako bat, Deba eta Debabarrena inguruetako ekosistema desberdinen kontserbazioa bultzatzea litzateke, herriko ondare natural eta kulturala ezagutzera emanez. Horrela, bertan, Debabarrena eskualdeko lurraldearen ingurumen-hobekuntzan, espezieen kontserbazioan edota horien habitatean zuzeneko eragina duten ekimenak (ibai ertzen garbiketa, espezie inbaditzaileen deuseztapena, basoaren egoera hobetzeko, hegazti intsektujalei laguntzeko, etab.) eta, hartara, ingurumena babestu edo berreskuratzeko lanak egiteko ekimenak bultzatu nahi dira.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Lurralde Antolaketako Departamenduak bultzatuta, ingurumen alorrean jarduerak egiten dituzten elkarteei zuzendutako dirulaguntzen deialdian, ingurumeneko gaiei buruzko heziketa, informazioa, ezagutza eta sentsibilizazioa hobetzeko jarduerak burutzeko, eta, hartara, ingurumena zaindu, babestu edo berreskuratzeko lanak egiteko, “GURE ETXE TXIKIA”, INGURUNEA ETA ZU PROIEKTUA aurkezten dugu.
“GURE ETXE TXIKIA”, INGURURUNEA ETA ZU izenarekin, Deba eta bere eskualdeko, Debabarrena, inguruetan ingurumenaren arloko heziketa, informazioa, ezagutza, borondatezko lan, partaidetza eta sentsibilizazioa hobetzeko jardueren programa litzateke.
Hau honela izanda, egitasmo honen bitartez, ingurumen-arazoak (kutsadura, espezie inbaditzaileak, ibaien egoera, etab.) ezagutu eta duen eraginaz jabetzeko eta horiei aurre egin eta konpontzeko herritarren inplikazioa ahalbidetzen duten jarduerak diseinatu eta abian jartzeko ekimen desberdin garatuko dira.
Ekimen honek bultzatzen duen beste helburu garrantzitsuenetako bat, Deba eta Debabarrena inguruetako ekosistema desberdinen kontserbazioa bultzatzea litzateke, herriko ondare natural eta kulturala ezagutzera emanez. Horrela, bertan, Debabarrena eskualdeko lurraldearen ingurumen-hobekuntzan, espezieen kontserbazioan edota horien habitatean zuzeneko eragina duten ekimenak (ibai ertzen garbiketa, espezie inbaditzaileen deuseztapena, basoaren egoera hobetzeko, hegazti intsektujalei laguntzeko, etab.) eta, hartara, ingurumena babestu edo berreskuratzeko lanak egiteko ekimenak bultzatu nahi dira.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)





































